Gure azkeneko urtean, gure omenez, ikasketak bukatzeko bidaia antolatu dute. Ikasbidaia.
Gure ustez, ikasketak bukatzeko formarik onena da, eta ikasketetaz ahazteko aste lasai bat Kataluinan pasako dugu.
Bidaia ekonomikoki ez oso garestia izateko, gabonetan bomboiak eta rifak saldu egin ditugu, eta honela, bidaia ordaintzeko diru kantitate egoki bat aurreztu dugu.
Bidaian leku asko bisitatuko ditugu; adibidez:
Camp Nou futbol zelaia, Portaventura, Bartzelona (Ramblak, Gaudì, Sagrada familia...)...
Bidaia honetarako, hilabete eskas bat geratzen zaigu bakarrik, eta normala denez, 4. mailako ikasle guztiok oso gogotxu gaude eta denbora osoan gaude bidai ikaragarri honetaz hitz egiten.
Espero dugu ondo pasatzea eta irakasleak gurekin ere ondo pasatzea.
Nur eta Mikel.
No hay comentarios:
Publicar un comentario