miércoles, 23 de marzo de 2011

SUNS VS LAKERS 137-139

Phenix suns eta Los angeles Lakers jokatutako partidua non oso ikusgarria izan da, hiru prorroga egin behar izan dituzte partiduari amaiera emateko, baina azkenean Los Angeles Lakers irabazi dute!!

Kobe Bryant 42 punto eskuratu ditu.
C.Frye 32 puntu.


http://www.nba.com/games/20110322/PHXLAL/gameinfo.html?ls=gt2hp0021001053#nbaGIboxscore

Suns Vs Lakers 137-139

Phenix Suns Los angeles lakerresen kontra jokatutako partidoa emen daukazute. hiru prorroga ezberdin egin izan behar dituzte partidoa amaitzekko. A ze nolako partidoa!!

Kobe bryant-ek 42 puntu eskuratu ditu.
C.Frye-k 33 puntu




/home/ik012966al/Mahaigaina/images.jpeg

miércoles, 16 de marzo de 2011

Mikel Laboa






                                      

 Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantaria eta musikagilea izan zen. Hainbat adituren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak dio tradizioa eta abangoardia uztartu zituela, Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena egileen pare.

Bizitza:
Donostiako Alde Zaharrean (San Joan kalean, 15ean) jaio zen, 1934ko ekainaren 15ean, musika maite zuen familia batean. Feliciano Laboa zuen aita, sortzez Pasai Donibanekoa, eta EAJko zinegotzi izana Donostiako Udalean. Gainera, fiskornioa jotzen zuen Donibaneko La Constancia bandan. Amak, berriz, Donibaneko abesbatzan kantatzen zuen. Ohikoa zen Mikel gaztearen etxean kantuz ibiltzea; euskal kanta zahar asko ikasi zituen etxe giroan.
Baina Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, Udaleko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; amak eta zazpi seme-alabek, berriz, Lekeitio aldera, amak Gardata auzoan zuen baserrira, eta han bizi izan ziren aldi batean. Han bizi izan zuten Gernikako bonbardaketa, Laboak hiru urte zituela.

Gerra amaitu zenean, Donostiara itzuli zen familia osoa, eta Mikelek marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Han Jangoluke izeneko musika hirukotea osatu zuen. Gaztetan harmonikarekin saiatu zen Laboa, baina 16 urte zituenean gitarrarekin hasi zen. Urte haietan neska gazte bat ezagutu zuen Donostian; Marisol Bastida zen inpresio handia utzi zion gazte hura. 1964an ezkonduko ziren.    




martes, 15 de marzo de 2011

IKASBIDAIA

Gure azkeneko urtean, gure omenez, ikasketak bukatzeko bidaia antolatu dute. Ikasbidaia.
Gure ustez, ikasketak bukatzeko formarik onena da, eta ikasketetaz ahazteko aste lasai bat Kataluinan pasako dugu.
Bidaia ekonomikoki ez oso garestia izateko, gabonetan bomboiak eta rifak saldu egin ditugu, eta honela, bidaia ordaintzeko diru kantitate egoki bat aurreztu dugu.
Bidaian leku asko bisitatuko ditugu; adibidez:
Camp Nou  futbol zelaia, Portaventura, Bartzelona (Ramblak, Gaudì, Sagrada familia...)...
Bidaia honetarako, hilabete eskas bat geratzen zaigu bakarrik, eta normala denez, 4. mailako ikasle guztiok oso gogotxu gaude eta denbora osoan gaude bidai ikaragarri honetaz hitz egiten.

Espero dugu ondo pasatzea eta irakasleak gurekin ere ondo pasatzea.

Nur eta Mikel.

INAUTERIAK

INAUTERIAK:

4.mailako ikaslei:

Lagunok! inauteriak hurbil daude, eta urte honetan berriro ere ospatzea espero dugu. Zuen parte hartzea oso garrantzitsua izango da zuen azkeneko urtea baita ikastetxe honetan. %80a baino gehiago parte hartu behar du festa hau ospatzeko.
Espero dugu denok parte hartzea eta arazorik ez izatea.
Eskerrikasko.

Zuen ikaskideak: Nur eta Mikel.

TOKI-ALAI IKASTETXEA




 HISTORIA:
D EREDU PUBLIKOA IRUNEN
Toki-Alai, 1984an, Arbesko eraikuntza zaharrean jaiotako proiektua da. Garai hartan guraso eta irakasle talde txiki baten gogoa eta lanari esker, Dunboa eta Santa Elena ikastetxeetara joaten ziren Toki-Alai Haur Eskololako ikasleak izen eta izaera propio zuen ikastetxea bihurtu zuten, Toki-Alai H.I., alegia.
Hasiera gogorra izan zen, Irun hiriko auzo desberdinetako ikasleak biltzen zituen D ereduko proiektu publikoa aurrera ateratzea ez baitzen erreza. Oztopo asko gainditu behar izan ziren, ingurukoak eta Hezkuntza Sailak berak jarritakoak barne, eta urteren batean hamar ikasle besterik ez zegoen matrikulaturik.
Baina proiektu hartan inork gutxik sinesten bazuen ere, aurrera jarraitu zuen. Baliabide eta laguntza gutxi genuen, baina ilusioa eta oztopoak gainditzeko gogo handia. Lehenengo urteetan gela bakar bat zegoen maila bakoitzean, eta denak Arbesko eraikuntza zahar hartan, baina proiektua gorpuzten zihoan adinean, 1989an maila bakoitzeko gela bakar bat izatetik hiru gela izatera iritsi ginen. Berriro ere irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta, haurtzaindegiz haurtzaindegi gure proiektua ezagutzera ematera joan ginen, eta arrakasta handia izan zuen Irungo gurasoen artean.
OIHARTZUN HANDIKO ESKAINTZA
Arrakastatsua izaten hasi zen, beraz, D eredu publikoaren eskaintza eta, Arbesko eraikuntza zaharrean tokirik ez zegoenez, gela batzuk garai hartan Heziketa Berezikoa zen Sius ikastetxera joan behar izan genuen. Ikasturte batzuk pasatu behar izan genituen bertan zeudenekin, garai hartako lege berria zela eta, ikastetxe hura desagertu zen arte. Sius urruti zegoen eta Arbesera auzoetako ikasleak ere etortzen ziren. Derrigorrean jangela eta garraio zerbitzu sendoak antolatu behar izan genituen.
Haur Hezkuntzako ikasleak sartzeko tokirik ez genuen gure egoitza zaharrean, eta Siusen egokitu behar zen bertan zegoena, OHOko ikastetxea bihurtzeko. Hezkuntza Sailari eraikuntza berri bat egiteko proiektua eta Siuseko egokitzapena aurkeztu zitzaion 1992-93an. Hurrengo ikasturtean Hezkuntza Sailak obra egitea erabaki zuen, eta hurrengoan, eraikuntza zaharra eraitsi egin zen.

HANDITZE PROZESU GOGORRA
Obra iraun bitartean Haur Hezkuntzako ikasleek hutsik zegoen Behobia ikastetxera joan behar izan zuten. Irakasle eta gurasoen arteko lankidetza guztiz garrantzitsua izan zen garai hartan ere, alde batetik bestera gogorra baitzen.
Oztopo horiek guztiak izan arren, proiektuak herrian arrakasta izaten jarraitu zuen, eta matrikula garaian, ikastetxeak jaso zezakeena baino ikasle kopuru handiagoak egiten zuen urtero gurera sartzeko eskaera.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA TOKI-ALAI PROIEKTUAN
DBH martxan jarri zenean, 1996-97 ikasturtean, alegia, eta Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxe bakarra izan ezinean, DBHko ikastetxea, behin behinekoz, berriro hutsik zegoen Behobiako eraikuntzara eraman genuen. Garai hartan DBHko lehenengo eta bigarren mailako gela bana besterik ez genuen, baina atzetik gehiago zetorren eta etorkizuna ziurtatuta zegoen.
Bertan bi ikasturte pasa, eta sartzen ez ginela ikusita, Hezkuntza Sailak gaur egungo DBHko egoitza den Gazteluzarrera ekartzea erabaki zuen. Hortik aurrera Elatzetako D ereduko ikasleek ere daukate erreferentzia zentrotzat Toki-Alai DBH, eta azken bi ikasturteetan toki arazo daukagu Gazteluzarren ere. Dagoeneko Hezkuntza Sailak hori konpontzeko inbertsioa egin duen arren, etorkizunari begira, zabaltzeko proiektua aurkeztuta dugu, hori baita aurrera jarraitu ahal izateko modu bakarra.



                                                Toki-Alai webgunea

miércoles, 9 de marzo de 2011

Hau gure lan bat izan da, argazki kamarakin engindako istorio txiki bat. Spidermani buruzko istoriatxo bat kontatuz. Guztiak argazkiak dira eta ondoren 400 argazki atera eta gero mogimendu txikiz egiten, movie makerrean montagea egin dugu eta horrela geratu zaigu.